Iraken okupazioa

Al Kaedak bahituta zituen bi diplomazialariak hil ditu

Telebista kate arabiarrek adierazi dutenez, Mesopotamiako Al Kaeda Erakundeak pasa den ostegunean Bagdaden bahitu zituen bi diplomazialari algeriarrak hil egin ditu. Hedabideek jakinarazi dutenez, igorpena interneteko atari islamista batean agertu da, baina honen egiazkotasuna ez dute frogatu oraindik.

2005eko uztailaren 27a
18:15
Entzun
Mesopotamiako Al Kaeda Erakundeak, bi diplomazialarialjeriar bahitu zituen Bagdaden pasa den ostegunean. Hedabide arabiarrek ohartarazi dutenez, bahituak hil egin dituzte. Berria interneteko atari islamista batean eskegi dute eta Aljeriako gobernuko iturriek onartu dute bi diplomazialarien hilketa.

Al Kaedako buru den Abu Musab AlZarqauik interneten eskegitako oharrean adierazi duenez, "zuen anaiak direnMesopotamiako Al Kaeda Erakundekoek Ali Belaroussi Aljeriako diplomazialari nagusia eta bere laguntzailea, Azedine Belkadi, hil egin dituzte".

Bi diplomazialari aljeriarrak agertzen ziren bideo grabaketa bat igorri zuten atzo hedabidearabiarrek. Begiak estalita zituzten eta eskuak lotuta. Nork bere datuak eman zituen identifikatuak izan zitezen.

Hilketa hauekin hiru izango liratekeAl Kaedak hildako diplomazialariak. Izan ere, aurreko uztailaren 7an, Ihab Al Sherif enbaxadore egipziarra hil zuten, sei egunez bahituta izan ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.