Erlijioa

Al-Kaedak gogor kritikatu du Frantziak eskoletan zapia erabiltzea debekatu izana

Frantziako Laikotasunaren Legea kritikatuz Aiman al-Zawahiri Al-Kaeda erakundeko bigarren buruzagiak grabatutako audio zinta zabaldu du gaur satelite bidezko Al-Arabiya telebista kateak. Funtsean, eskoletako ikasleei buruko zapi islamiarra erabiltzea debekatzen die lege horrek. Al-Zawahiriren iduriko, "Mendebaleko gurutzatuek" musulmanenganako sentitzen duten "ezinikusiaren" adierazpidea da galarazpen hori, eta "hipokresia moral handia".

2004ko otsailaren 24a
13:06
Entzun
Hori dela eta, "Mendebaldeko gurutzatuen" aurrean ez etsitzeko eskatu die musulmanei Al-Kaedako buruagiak, eta Islamaren arabera bizitzeko.

Frantziako Gobernua ez ezik, zenbait herrialde musulmanetako agintariak ere kritikatu ditu Al-Zawahirik. Besteak beste, Egipto, Turkia eta Tunezko gobernuak "gurutzatuen laguntzaileak " direla nabarmendu du. Halaber, Mendebaldeko indarrak Irak, Afganistan eta Palestina erasotzen ari direla salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.