Al Kaeda jakinarazi du bahituta zeukan turista ingelesa hil egin duela; Edwen Dyer, hain zuzen. Nigerren bahitu zuten urtarrilaren 22an, eta Erresuma Batuko Gobernuari eskatu zion "zilegi diren eskaerak" onartzeko. Besteak beste, hamar milioi euro ordaintzeko bere esku dauzkan bi lagun europar askatzeagatik, eta Aljerian, Malin eta Nigerren Al Kaedaren aurkako operazioak bi hilabetez eteteko.
Maiatzaren 31n hil zuen Dyer, Al Kaedak Interneten zabaldu duenez, Erresuma Batuari emandako "bigarren epea bukatu ondoren". Ez dute esan non hil zuten.
Bi turista suitzar eta alemaniar bat ere bahitu zituzten harekin batera, Malitik Nigerrera bueltan zihoazela. Suitzar bat eta alemaniarra apirilaren 22an askatu zituzten -bi kanadiar diplomazialari ere bai-. Al Kaedak ez du argitu zer egin duen beste turista suitzarrarekin -Werner Greinterrekin-.
MunDUA
Al Kaedak hil egin du bahituta zeukan turista ingelesa
Urtarrilaren 22an harrapatu zuen Edwen Dyer, eta eskaera batzuk egin zizkion Erresuma Batuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu