Pakistan

Al Kaedak ukatu egin du Bhutto berak hil zuela

Osteguneko atentatuaz geroztik 38 lagun hil dira Pakistanen.

2007ko abenduaren 29a
20:17
Entzun
Pakistango Gobernuak atzo zioen Al Kaedak egin zuela ostegunean Benazir Bhutto oposizioko buruaren kontrako atentatua -hil egin zen hura-, "horren frogak" zituela, baina gaur Al Kaedak berak ukatu egin du erasoan parte hartu zuela.

Bhuttoren alderdi PPP Pakistango Herriaren Alderdiak, berriz, Gobernuak segurtasun neurri nahikoa ez zuela hartu adierazi du, "eta orain Al Kaedari egotzi nahi badio atentatua, aurretik aipatutako porrot hori ezkutatzeko egiten du hori. Urduri dago".

Hilketa salatzeko protesta ugari izan da azken orduetan ere Pakistanen. Poliziak PPPren jarraitzaile bat tiroz hil egin du, hau "Bhutto handia da" oihukatuz zihoala.

Osteguneko atentatuaz geroztik 38 lagun hil dira han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.