Aiman al-Zawahiri Al Kaedako bigarrentzat jotzen dutena Palestinan hauteskundeak aurreratzearen kontra agertu da. Qatargo Al Jazeera telebista kateak zabaldu duten bideo batean, Mahmud Abbas palestinarren presidente eta Al Fatako buruzagiak hartutako erabaki gaitzetsi du Zawahirik, hau da, hauteskundeak aurreratzea. "Hauteskundeek ez dute palestinarren askatzea ekarriko, horretarako bidea gerra santua da. Beste edozein bidek hondamendia eta desegigoa litzateke", esan du.
Joan den astebruan hauteskundeen aurreratzea iragarri zuen Abbasek, bere alderdi Al Fataren eta Hamas Erresistentzia Islamikorako Mugimenduaren artean sortu den gatazkari irtenbide bat emateko. Hamasek, ordea, ez zuen ontzat eman Abbasen erabakia, eta presidentearen dimisioa eskatu zuen.
Palestinako Legebiltzarrerako azken hauteskundeak Hamasek irabazi zituen, eta, ondorioz, harena da Gobernua. Presidentetza, ordea, Al Fataren esku dago.
Ekialde Hurbila
Al Kaedako buruzagitzat jotzen dutena Palestinako bozen kontra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu