Saudi Arabia

Al Kaedaren inguruko talde batek bere gain hartu du Riadeko atentatua

Bonba-kamioi batekin erasotu zuten atzo, Riadeko Poliziaren egoitza. Lau pertsona hil eta 148 zauritu zituzten. Al Kaedaren inguruko Al-Haramain brigadek erasoa beraiek egin zutela esan dute gaur, internetko webgune islamista batean. Esan dutenez, Arabiga penintsulako musulmanen "kontra" Al Sagud eta bere jarraitzaileek egiten dituzten "hilketa eta torturei erantzunez" gauzatu zuten erasoa.

2004ko apirilaren 22a
17:30
Entzun
Atzoko atentatuan hil zituzten Segurtasun Zerbitzuetako kideak "apostatak eta kriminalak" zirela azaldu dute.

Komunikatuak dionez, Al-Haramaid brigadek Al Kaeda ordezkatzen dute, "Saudi Arabiako Errege familiaren kontrako ekintzetan". Izan ere, beraien esanetan, "Al Kaedako heroiak okupatuta daude gurutzatuen kontrako borroketan".

Wahabiko erreinuan polizia eta militante extremisten artean izandako liskarretan hildako musulmanak mendekatu dituztela aurreratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.