Ali Dabagh Irakeko Gobernuaren bozeramaileak goizean Abu Ayub al Masri Al Kaedak Iraken daukan buruzagia hil egin dela esan duen arren, Irakeko Estatu Islamdarraren konfederazioak arratsaldean adierazi du Al Masri bizirik dagoela. Interneko orrialde baten bidez jakinarazi du hori.
Dabaghek goizean aipatu du atzo izandako "barne" borroka batzuetan hil zela Al Masri, "hori egiaztatzeko ADN frogaren zain egon beharko bada ere".
Haren arabera, Al Kaedako buruzagia Al Anbar probintzian hil zen, herrialdearen mendebaldean. Abdelkarim
Jalaf Barne Ministerioko bozeramailearen arabera, berriz, Tayi herritik gertu, Bagdad hiriburutik 30 kilometro iparraldera.
AL Kaedak iazko ekainean izendatu zuen Al Masri Irakeko bere arduradun, Abu Musab al Zarkaui aurreko burua estatubatuar militarren eraso batean hil ostean.
Irak
Al Kaedaren Irakeko burua bizirik dagoela dio Estatu Islamdarraren konfederazioak
Goizean Ali Dabagh Irakeko Gobernuaren bozeramaileak esan du Al Masri hil egin dela, "barne" borroketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu