AEBetako Gobernuko iturriek baieztatu dute Abu Iaha al Libi Al-Qaedako ustezko buruetako bat hil dutela, Pakistanen hegazkinez egindako eraso batean.
Hegazkin horrek gutxienez sei misil jaurti zituen Mir Ali herrian, Afganistango mugatik gertu, eta gutxienez hamabost lagun hil eta hiru zauritu ziren erasoan, CNN katearen arabera.
Al Libi Osama Bin Ladenen gertuko kolaboratzailea zen, eta egun Aiman al Zauahiri buruaren gertukoena zen.
AEBetako indarrek iazko maiatzean hil zuten Bin Laden, Pakistanen.