Al-Shaabab taldeko 50 kide hil dituzte Somalian
MUQDISHO. Kenyako armadak Somaliako hegoaldean bonbardaketak egin ditu, eta Al-Shaabab talde islamista armatuko 50 kide hil dituela jakinarazi du. Aste honetan bertan Kenyako armadak hartu duen herri bateko soldaduei eraso egiteko prestatzen ari zirela azaldu du Nairobik. Urrian bidali zituzten tropak Somaliara, Al-Shaababeko kideek Kenyako lurretan hainbat bahiketa eta eraso egin eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu