Egipto

Al-Sisi Egiptoko presidente aukeratu dute bozen %92arekin

Behin behineko emaitza zenbaketaren arabera, parte hartzea apala izan da: %42koa.

jarraia150287.jpg
2018ko martxoaren 29a
09:59
Entzun

Abdel Fatah al-Sisi Egiptoko presidente aukeratu dute, boto emaileen %92aren babesarekin. Hala jakinarazi du Al Ahram herrialdeko egunkari ofizialak. 25 milioi bototatik 23 milioi jaso ditu Al-Sisik. Aurkari bakar zuen Musa Mustafa Musak, berriz, bozen %3a eskuratu ditu.

Al-Sisik babes zabalarekin lortu duen garaipenari distira kendu dio hauteskundeek izan duten parte hartze baxuak. Boza emateko eskubidea zutenen %42k bozkatu du. 2014ko hauteskundeetan baino lau puntxu txikiagoa izan da, eta 2012koetan izan zenarekin alderatuta haman puntu murriztu da.

Al-Sisik presidente kargua berrituko du, beraz, eta bere bigarren agintaldia hasiko du, 2022. urtera arte.

Al-Sisik 2014an gidatu zuen estatu kolpearen ondoren, %96,91ko babesa izan zuen hauteskundeetan. Mohamed Musri kendu zuen orduan boteretik, kalean protesta mugimendu indartsua zela.

Liga Arabiarrak adierazi du hauteskunde prozesua "gardena" izan dela.

Al-Sisik oposizioko ahots guztiak isildu ditu Anaia Musulmanak boteretik indarrez kendu zituenetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.