Irak

Al-Zarkaui inguratuta daukatela dio Irakeko Barne ministroak

Erreboltarien buruzagi nagusi izatea egozten dioten Abu Mussab Al-Zarkaui inguratuta daukatela iragarri du Fala Al-Nakib Irakeo Barne ministroak. Hala ere, ez du beste zehaztasunik eman; ez non dagoen, ez noiz harrapatzea espero duten.

2005eko martxoaren 28a
15:57
Entzun
Kazetarien aurrean agerraldia egin du Barne ministroak Al-Zarkaui —Irakeko egungo erregimenaren etsai nagusia— inguratuta daukatela esateko, baina ez du beste xehetasunik eman nahi izan. "Oraindik ez dugu atxilotu. Eremu jakin baten inguratuta daukagu, eta dena ondo joango dela espero dugu. Operazioa abian da. Urte honen amaierarako Irakeko egoera guztiz bestelakoa izango dela espero dugu", adierazi du.

Bitartean, ordea, indarkeriazko ekintzek ez dute etenik Iraken. Kerbalan pertsona bat hil da eta beste lau zauritu dira motor batean ezarritako bonba bat leherrarazi dutenean. Bagdad hegoaldeko auzo batean, berriz, Irakeko Poliziako ofizial bat hil dute tiroka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.