Irak
Al Zarkaui zaurituta dagoela esan eta bere alde errezatzeko eskatu du Al-Kaedak
Irakeko Al-Kaedak Abu Musab al Zarkaui zaurituta dagoela jakinarazi du interneten eseki duen komunikatu batekin. Hura azkar sendatu dadin, bere alde errezatzeko eskatzen dute gainera. Ohar horretan ez dute kontatzen Al Zarkaui noiz, nola eta non zauritu zen. Oharra jarri duten webgunea Irakeko erresistentziak normalean erabiltzen duena bada ere, ezin izan da oharraren egiazkotasunik frogatu.
Abu Musab Al Zarkaui Al-Kaedaren Irakeko burua dela uste dute AEBek, eta hainbat atentatu leporatzen dizkiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu