Herrialde Katalanak

Albiol zerrendaburu aukeratuta, eskuinera egin du PPCk

SOS Arrazakeriak auzitara eraman zuen Badalonako alkate izandakoa, gorrotoa bultzatzea egotzita.

PPCko buru Alicia Sanchez Camacho eta Xavier Garcia Albiol zerrendaburua. MARTA PEREZ / EFE
2015eko uztailaren 29a
10:59
Entzun

"Errumaniar eta ijitoak legea haustera eta lapurtzera etorri dira. Izurri bat dira". Xavier Garcia Albiolen hitzak dira horiek, Badalonako alkate zen garaikoak. Hain zuzen ere, etorkin errumaniarren aurkako gorrotoa bultzatzea egotzita auzitara eraman zuen SOS Arrazakeria elkarteak PPCko kidea —epaitegiek errugabe jo zuten—. Horiek hala, kritika oldea eragin du PPCk Albiol aukeratu izana irailaren 27ko bozetarako zerrendaburu.

Guztiak ez dira, hala ere, gaitzespenak izan. Javier Maroto Gasteizko alkate ohia izan da Albiol zoriontzen lehena.

Espainiako Gobernuko presidente Mariano Rajoy, berriz, gaur joango da Kataluniara, Albioli babesa agertu asmoz.

Izen berriak Valentzian ere

Kataluniarako zerrendaburua ez ezik, Valentziakoa ere atzo iragarri zuen Alderdi Popularrak, eta han ere eskuin muturra izan da nagusi. Carlos Fabra eta Francisco Campsen babesa jaso du Isabel Bonig zerrendaburu berriak.

Aurkezpen ekitaldian, Alberto Fabra Valentziako Generalitateko presidenteak egindako lana txalotu du Bonigek, nabarmenduz "gizartearen ongizatea eta herritarren interesak" izan dituela "lehentasun".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.