Ekialde Hurbila

Albiste nahasiak Arafaten egoerari buruz

Jasser Arafat PAN Palestinako Aginte Nazionaleko lehendakariaren osasun egoeraren inguruko albisteak gero eta nahasiagoak dira. Luxemburgoko lehen ministro Jean-Claude Junckerrek, esate baterako, dagoeneko hil dela adierazi du. Israelgo telebistak klinikoki hilda dagoela esaten ari dira Frantziako erietxeko iturriak aipatuz. Arafat artatzen ari diren Percy ospitale militarreko medikuburuak, ordea, ez dela hil ziurtatu du. Nolanahi ere, Arafat berriro Palestinara eramateko neurriak hartzen legoke, hain justu, sorterrian hiltzeko nahia bete dezan.

2004ko azaroaren 4a
18:09
Entzun
Lehenago Palestinako informazio lehendakariorde Ahmed Sobehkjakinarazi duenez, Jaser Arafaten osasun egoerak txarrera egin du, eta orain zainketa berezietako unitatean dago. "Gonbitoka jardun du gaur, berriz ere", esan du, "eta egia esan, ez dakit zergatik".

Arafat Paris ondoko Percy ospitale militarrera eraman zuten joan zen ostiralean, bere osasun egoera zela eta. Azterketa medikuak egin dizkiote han, eta leuzemiarik ez duela zabaldu da.

Medikuek ez dute Arafaten osasun egoera zehatzaren berri eman.

Chiracen bisita

Gaur goizean Jacques Chirac Frantziako presidentea Arafat ingresatuta dagoen Percyko erietxe militarrean izan da palestinarren presidentea bisitatzen. Eliseoko iturriek agertu dute Chiracek Arafat "ikusi" duela eta haren laguntzaileekin mintzatu dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.