Japoniako Legebiltzarreko bozak egingo dituzte bihar. Hautagaiek amaitu berri dituzte hauteskunde aurreko hamabi eguneko kanpainak eta geldiunerik gabe bihar jakingo dute zer nolako harrera izan duten herritarrengan. Yukio Hatoiama Alderdi Demokratako burua eta Taro Aso egungo lehen ministroa eta Alderdi Liberaleko burua dira hautagai nagusiak.
Azken 54 urteetan Alderdi Liberala izan da nagusi hauteskundeetan, baina bihar aldaketa historikoa iragarri dute inkestek. Izan ere, Alderdi Demokratak liberalei aurre hartuko diela aurreikusten dute, botoen bikoitza lortuz.
Japoniako Legebiltzarra 480 aulkik osatzen dute. Bozen emaitza ofizialak etzi jakinaraziko dituzte.
munDUA
Aldaketa gerta liteke bihar Japonian
Alderdi Liberala 54 urte egon da agintean, eta lehen inkesten arabera, biharkoan Alderdi Demokratak kenduko dio nagusitasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu