Erresuma Batua

Aldaketa handirik gabeko Gobernua ari da eratzen Tony Blair

Hirugarren aldiz lehen ministro kargurako hautatua izan ondoren, Gobernu berriari azken ukituak ematen ari da Tony Blair Erresuma Batuko Alderdi Laboristako burua. Orain arte izendatu dituen ministroak aintzat hartuta ez da aldaketa handirik izango.

2005eko maiatzaren 7a
13:45
Entzun
Ministerio nagusiak aurreko agintealdian ministro zirenen esku laga ditu: Gordon Brown izendatu du berriro ere ekonomiaren arduradun, Jack Straw Atzerri ministro,Charles Clarke barne arazoetarako, eta Ruth Kelly Hezkuntza Ministerioko buru. Halaber, afera batzuek tarteko duela hilabete batzuek dimititu beharrean gertatu zen David Blunkett Barne ministro ohia berreskuratu du Blairek Gobernurako: Lan eta Erretiroen Ministerioko buru izendatu du.

Aldaketa batzuek ere egin ditu, baina jende berria sartu ordez, oraingoz lehengo ministroak Ministerioz aldatzera mugatu dira. Astelehenean aurkez dezake Blairek behin betiko Gobernua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.