AEBek eta Europako Batasunak bere azken mezuari emandako erantzuna gogor kritikatu du Fidel Castrok. Hark Kubako buruzagitza uzteko erabakia hartu izanak «demokraziarako trantsizioa» erraztuko zuela adierazi zuten Ameriketako Estatu Batuetako eta Europako hainbat buruzagik. Castro bera ere aldaketa bultzatzearen alde agertu zen atzo kaleratutako mezuan, baina betiere, aldatzen dena Washington bada. «Ados nago. Aldaketa! Baina Estatu Batuetan. Kuba aspaldi aldatu zen, eta bere norabidea jarraituko du. Ez da inoiz iraganera itzuliko!».
Kuba beren menpe jarri nahi izatea egotzi die Castrok AEBei. Haren iritziz, Europak eta Estatu Batuek «demokrazia» esaten dioten hori, «kolonialismoa» besterik ez da. «Etsaiak aldaketaz hitz egiten duenean, anexionatzeaz ari da egiaz. Ez da gauza bera aro baten amaiera eta eutsi ezin den sistema baten amaieraren hasiera», dio Castrok gutunean. Mende erdiz Kubako buruzagi izan denak agintea utzi du aste honetan bertan, osasun arazoak direla eta.
Aldatu beharrekoa Washington dela nabarmendu du Fidel Castrok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu