Mundua

Alde-bakarreko su-etena eskaini du Sudango presidenteak

"Bake-giroa sortzeko" egin du su-eten eskaintza Omar al-Bashir Sudango presidenteak, Nazioarteko Justizia Auzitegiak bera atxilotzea aztertuko duen egun berean.

2008ko azaroaren 12a
16:48
Entzun
Sudango presidente Omar al Bashirrek su-etena eskaini die Darfurren bere aurka borrokatzen duten taldeei. Talde horiek, ordea, ez dute onartu presidentearen eskaintza. Adierazpenok Hagako (Herbehereak) Nazioarteko Justizia Auzitegiak Sudango bera atxilotzea aztertuko duen egun berean egin ditu Al Bashirrek. Darfurreko gerran Sudango presidenteak jokatu zuen paperarengatik emango lukete agindu hori.

Su-etena alde-bakarrekoa dela eta, horretaz gain, prentsa ofizialean errebeldeen aurkako esanak eteteko agindua emango duela adierazi du Al Bashirrek, “bakerako giroa sortzeko”. Justizia eta Berdintasunaren aldeko Mugimendua talde errebelde nagusiaren buruzagi El Tahir el Fakik esan duenez, ez dute “interesik” su-eten horretan. “Zenbat aldiz eskaini du su-etena presidenteak eta egun berean eraso terroristak egin?”. Al Bashirrek atxilotua izateko duen “beldurrari” egotzi dio El Fakik adierazpen hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.