Nicolas Rodriguez Bautista Gabino-k idatziriko gutun batean, ohartarazi du ELN dagoen eremuetan "zigor operazioak" gauzatzen direla eta horrek "erasoei erantzutera" behartzen duela ELN. Aitzitik, Gabinok azpimarratu du gerrillak negoziatzen jarraitzeko borondatea duela eta ELNk "bakearen bila" segituko duela, "sinetsita hura bilatzeko bidea ez zela gerra izan behar inoiz".
ELNk urtarrilean jakinarazi zuenez, azaroan Juan Manuel Santosen gobernuari adierazi zion fase konfidentzialetik publikora igarotzeko prest zegoela. Orain, ordea, etenda dituzte elkarrizketa horiek; hori ez da gerrillaren "jarrera arduragabe" baten ondorio, Gabinoren esanetan, eta zergatia "aurrerago" argitzearen alde egin du.
Gobernuarekin elkarrizketak etetea eragin dituzten "oztopoak aurki gainditzea" espero du Gabinok.