"Bada garaia ulertzeko Kolonbiako soldadu bat eta gerrillari bat ez direla desberdinak", dio FARCek komunikatuan. Alde bakarreko su-eten mugagabea indarrean sartzearekin batera zabaladu du oharra gerrillak. "Presidente begira ezazu ostertzera eta aurki ezazu etorkizun berria, ez baitago gure armak isilaraztea oztopatzeko pisuzko estatu arrazoirik".
Kolonbiako Gobernuak txalotu egin du aste honetan su-etena aldarrikatzeko FARCek emandako urratsa, nahiz eta ez dituen onartu hark jarritako baldintzak.