Alderdi aniztasuna

2012ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun

EZKERRETIK

Pasok. Alderdi sozialdemokrata historikoa da, 1974an sortua. Herrialdeko lehen indarra da, 133 diputaturekin. Guztira, 24 urte egin ditu boterean. Europako erreskateen alde dago, NDrekin batera. Evangelos Venizelos Finantza ministro ohia da burua.

KKE. Greziako Alderdi Komunista herrialdeko alderdirik zaharrena da. Hirugarren indarra da gaur egun, 21 diputaturekin. Lotura eten nahi du erreskateekin, baita EBrekin ere, eta doktrina marxista-leninista berreskuratzea aldarrikatzen du.

Syriza. Ezkerreko askotariko joera duten hamasei alderdik osatzen dute koalizio hori. Bederatzi diputatu ditu. Ezkerreko beste indarrei proposamena egin die bloke bat osatzeko .

Dimar. Syrizatik banatutako taldea da, eta hamar diputatuk bat egin dute harekin, batzuek Pasok utzita. Dimar ez dator bat Syrizak EBrekin duen jarrerarekin, gogorregitzat baitu.

Ekologista Berdeak. 2002an sortutako alderdia; lehen aldiz sar liteke parlamentuan. EBn eta euroarekin jarraitu nahi du.

ESKUINETIK

ND. Alderdi kontserbadore nagusia, 1974an sortua. 62 diputatu ditu. Pasokekin batera, erreskateen defendatzaile nagusia da. Antonis Samaras da buruzagia.

Laos. Eskuin muturreko alderdia da; parlamentuko laugarren indarra, hamasei diputaturekin. Otsailera arte, gobernu koalizioan egon zen Pasokekin eta NDrekin. Paperik gabeko etorkinak kanporatu nahi ditu.

Disy. Dora Bakoyannis Atenasko alkate ohiak sortu zuen, NDtik kanporatu zutenean. Zentrokotzat du bere burua.

Greziar Independenteak. Panos Kammenos NDko diputatu ohiak sortutako alderdia, erreskatearen nondik norakoekin zituen desadostasunen ondorioz. Diskurtso nazionalista eta EBren aurkako jarrera indartu ditu, NDtik bereizteko.

Urre Koloreko Egunsentia. 1967. eta1974. urteen artean Grezian diktadura ezarri zuen Junta Militarraren jarraitzaileek sortutako eskuin muturreko alderdia da, nazismoaren hurbilekoa. Nikos Michaloliakos buruzagia zinegotzi da Atenasen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.