Alderdi Sozialdemokrata izan da garaile Islandiako bozetan botoen %28,8rekin -inkestek %30,5 lortuko zituela zioten- eta guztira hogei aulki lortu dituzte Legebiltzarrean. Geir Haarde lehen ministroak finantza krisia medio kargua utzi zuenetik Gobernuan zegoen Johanna Sigurdardottir izango da Islandiako presidentea. Larunbatean egin ziren bozak.
Alderdi Sozialdemokratak gobernukide dituen berdeek, berriz %20,9 boto eskuratu dituzte eta hamalau legebiltzarkide guztira. Ondorioz, sozialdemokraten eta berdeen arteko koalizioarekin Legebiltzarra (Althingi) osatzen duten 63 aulkietatik 34 lortu dituzte, gehiengoa beraz. Independentziaz geroztik lehen aldiz, ezkerrak irabazi ditu Islandian bozak.
Alderdi Kontserbadoreak, aldiz, bozen %22,9 eskuratu ditu, orain arteko boterea galduz. Guztira 16 aulki lortu dituzte, duela bi urte baino bederatzi gutxiago. Orain arteko Islandiako lehen ministroak eta kontserbadoreen buruak, Geir Haardek, kargua utzi zuelako egin dituzte aurretiazko bozak Islandian.
mundua
Alderdi Sozialdemokratak irabazi ditu Islandiako bozak
Bozen %28,8 lortu ditu Johanna Sigurdardottir buru duen Alderdi Sozialdemokratak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu