UDC alderdi ultraeskuindarrak irabazi ditu Suitzako hauteskunde federalak, bozen %29 lortuta. 2003an baino %4,2 gehiago erdietsi du -orduan ere garaile izan zen-. 200 eserlekuetatik 62 bereak izango dira orain.
PS alderdi sozialista geratu da bigarren, %19,5ekin (43 eserleku; 2003an baino bederatzi gutxiago). Alderdi Erradikalak %15,6 lortu du, Demokrata Kristauak %14,9 (31na aulki). Berdeek gora egin dute: %9,6 (20 aulki).
Mundua
Alderdi ultraeskuindarra garaile Suitzan
Duela lau urteko emaitzak hobetu egin ditu UDCk, bozen %29 lortuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu