Irudia. Frantzia
ALDIZKARI BATEN EGOITZARI ERASO DIOTE
Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren egoitzari eraso diote. Aldizkariaren azken zenbakiaren azala izan da, hain zuzen ere, Frantziako aldizkariak Parisen zuen egoitza suntsitzeko arrazoia. Aldizkariak Mahoma profetaren irudi bat argitaratu zuen atzoko azalean, Tunisiako hauteskundeetan islamistek lortutako garaipenaren harira. Zenbait islamistak molotov koktelak bota zituzten egoitzan. Aldizkariaren izena aldatu, eta Charia Hebdo (Xaria Hebdo) ezizenez bataiatu zuten. 2006an ere, Mahomaren irudiak argitaratzeagatik eraso zioten aldizkariari. Frantziako lehen minsitroak erasoak gaitzetsi ditu. Langile batek ale bat erakusten du argazkian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu