Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak jakinarazi du beste 500 soldadu bidaliko dituztela Afganistanera. Beste 350 soldadu ordezko gisa izango dituzte, "une berezietan erabiltzeko".
Gaur egun 4.500 alemaniar militar daude Afganistanen.
Merkelen arabera, Alemaniak han daukan zeregina "aldatu" egingo du, "Afganistanen berreraikitze zibila" eta hango segurtasun taldeetako kideen "formazioa" izango duelako xede aurrerantzean.
munDUA
Alemaniak beste 850 soldadu erabiliko ditu Afganistanerako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu