munDUA

Alemaniako Defentsa ministroak dimisioa eman du, bere tesiko plagioagatik

2011ko martxoaren 1a
17:55
Entzun
Karl Theodor zu Guttenberg Alemaniako Gobernuko Defentsa ministroak dimisioa eman du gaur, bere doktore tesian plagioa egin duelako. Aitatzen ez dituen autore anitzen aipuak-eta sartu ditu lanean.

“Hau da nire bizitzako pausorik mingarriena”, esan du hedabideen aurrean ministro ohiak (39 urte). Agerraldiaren aurretik Angela Merkel Alemaniako kantzillerrari eta Christian Wulff presidenteari eman die erabakiaren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.