Alemaniako 'Fritzl'-en aurkako epaiketa hasi da
BERLIN. Alemaniako Koblentza hirian hasi da fritzl alemaniarraren aurkako epaiketa. Hiru seme-alaba urte luzez sistematikoki bortxatzea eta haietako zaharrenarekin zortzi seme-alaba izatea leporatu diote 48 urteko gizonezkoari. Hedabideek Fritzl alemaniarra deitu dute, Josef Fritzl austriarraren kasurekin duen antzekotasunagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu