Alemaniako Poliziak gizon bat atxilotu du gaur goizean Berlinen, eta atentatu bat egiteko lehergaia biltzea leporatu dio. Atxilotua "terrorista islamista" dela dio Poliziak, eta bere lagun baten bila ari direla gaineratu du. Wedding auzoko meskita miatzen ari dira, baita Neukolin eta Kreuzberg auzoetako zenbait etxebizitza ere.
Atxilotuak 24 urte ditu eta Libanokoa omen da. Lagunak, berriz, 28 urte ditu eta palestinarra omen da. Atxiloketarekin atentatu bat saihestu duela dio Poliziak.