Christian Wulff Alemaniako presidente federalak kargua utzi du gaur, ustezko ustelkeri kasu bat dela eta. Hamaikak aldera jakinarazi du erabakia, hedabideen aurrean.
Alemaniako hedabideetan azaldu dira haren kontrako akusazioak, eta gobernuko eta oposizioko alderdi politikoek ere hizpide dituzte. Atzo Hannoverko Fiskaltzak Wulffen inmunitatea altxatzeko eskatu zuen, ikerketa erraztu dadin.
Wulffen erabaki hori ezagutu baino lehen, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak bertan behera utzi du Erromako bisita bat. Gaur zen joatekoa, Mario Monti Italiako lehen ministroarekin elkarrizketa bat izateko.
11:30ean hedabideen aurrean agerraldia hasi du Merkelek, eta esan du gobernuko alderdien artean adostasuna bilatuko duela presidente berria izendatzeko.