Kristaudemokraten eta sozialdemokraten arteko Koalizio Handia osatzeko oraindik ezberdintasun handiak gainditu beharko dituzte Alemaniako bi alderdi nagusiek, baina Angela Merkelek lortu du CDU-CSUk eta SPDk negoziazioak abiatzea. Aurrez, Berdeek uko egin zieten Markelekiko negoziazioei, eta SPD ageri zen Bundestagean gehiengoa izango duen koalizio bat osatzeko aukera bakarra.
Sozialdemokraten zuzendaritzak Koalizio Handiaren aldeko apostua egingo balute ere, SPDko militantziak erabaki beharko du barne galdeketa batean Alemaniako Gobernuan sartu edo ez.