Alemanian, talde neonazi bat desegin dute
BERLIN. Alemaniako Kolonia hirian, ideologia neonazia duen Warter Spangenberg Anaiartea debekatu dute, eta desegiteko agindua eman du Barne Ministerioak. «Orain debekatuta dagoen anaiarte hori arriskutsua da», esan du Barne Ministerioko ordezkari Ralf Jagerrek. Alex Reitz taldeko burua atxiloaldi prebentiboan zegoen, eta atzo aske geratu zelako desegin dute taldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu