Uztailaren 29az geroztik erietxean zegoen Stroessner, izterrondoko hernia batetik operatzera eraman zutenetik. Santa Luzia ospitaleko arduradunek jakinarazi dutenez, haren egoerak okerrera egin zuen azken asteetan neumonia baten ondorioz eta gaur goizean hil da 93 urterekin.
1954tik 1989ra arte egon zen agintean Alfredo Stroessner. 1989an Andres Rodriguez jeneralaren estatu kolpeak amaiera eman zion 30 urte baino gehiagoko diktadura gogorrari eta Brasilera joan zen bizitzera. Diktadurak biktima asko eragin zituen.
Diktadorea erori zenean, ordea, baldintza berriak sortu ziren Paraguaiko herritarrentzat. 1992ko Konstituzio berriak guaraniera ofizial egin zuen. Horrekin batera, Paraguairen izaera plurinazionala aitortu zuten. Ondoren, hezkuntzaren erreforma abiatu zen, elebitasuna helburu.
MUNDUA
Alfredo Stroessner Paraguaiko diktadore ohia hil da, 93 urterekin
Alfredo Stroessner jenerala gaur hil da Brasiliako (Brasil) Santa Luzia ospitalean. 30 urte baino gehiago iraun zuen diktaduraren buru izan zen Stroessner, beste estatu kolpe batek diktadurari amaiera eman zion arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu