KOALIZIO MILITARRA
•Frantzia. Lider rola hartu du. Lehenbizikoa izan da eraso egiten. Kosta Urdineko eta Korsikako baseak eta gerraontziak prest ditu.
•Erresuma Batua. Frantziarekin batera, sustatzaile nagusia da. Hegazkinekin erasoak egin ditu. Mediterraneoan baseak eta gerraontziak ditu.
•AEBak. Mediterraneoan dituen gerraontzietatik misilak bota dituzte Tripolira. Bigarren maila batean agertu nahi badu ere, bere parte hartzeak berebiziko garrantzia du. Baseak ditu Mediterraneoan.
•Kanada. Hegazkinak bidali ditu, eta lehenbiziko erasoetan parte hartzeko asmoa du.
•Italia. Hegazkinak eta baseak jarriko ditu koalizioaren eskura.
•Espainia. Sei hegazkinekin, gerraontzi batekin, urpekontzi batekin eta bi baserekin parte hartuko du eraso militarrean.
•Danimarka. Italiako base batean sei hegazkin ditu prest.
•Belgika. Dozena erdi hegazkin prest ditu esku hartzeko.
•Herbehereak. Material militarra jartzeko eta zerbitzu sekretuak erabiltzeko prest dago.
•Norvegia. Lau hegazkin jarri ditu koalizioaren eskura.
•Polonia. Laguntza logistikoa emanen die aliatuei.
•Qatar. Interbentzioaren alde nabarmenen agertu den herrialde arabiarra da.
ALDE DAUDENAK
•Alemania. Ez du inolako esku hartzerik eginen, ezta laguntzarik emanen ere. Hala ere, koalizioaren alde dago.
•Grezia. Parisko Eliseoan egindako goi bileran izan da.
•Australia. Esku hartzea babestu arren, parte hartzeari uko egin dio. Goi bilerara gonbidatuta zegoen.
•Jordania. Goi bileran izan da.
•Arabiar Emirerri Batuak. Aliatuen goi bileran izan dira.
•Maroko. Goi bileran izan da.
•Jordania. Libiaren aurkako ekintza militarretan parte hartuko ez duela jakinarazi badu ere, aire eremua debekatzearen alde agertu da.
•Irak. Mahmud Zebari ministroa goi bileran izan da.