MENDEBALDEKO SAHARA

Aljeriak «sostengu argia» berretsi dio Polisarioari

Aljerren jarreraz «nahasketa sortzeko saioak» salatu ditu Ahmed Ouiahia lehen ministroak

Erredakzioa
2004ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Aljeriako lehen ministro Ahmed Ouiahiak herenegun gauean SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidente Fronte Polisarioko idazkari nagusia ere bada Mohamed Abdelazizi Aljerren berretsi zionez, Aljeriak Mendebaldeko Sahararen «kausarekiko sostengu argia» mantentzen du. Iragan astean Aljeriako presidente Abdelaziz Bouteflikak irmoki errefusatu zuen gatazka konpontzeko Aljerrek rol aktiboa jokatzeko aukera: «Gatazka Aljeria eta Maroko arteko testuinguru batean kokatzeko zeinahi saiorekin auzia atzeratu besterik ez da egingo». Halere, Aljerrek sahararren eskubideak eta borroka babestuko dituztela nabarmendu zuen, eta herenegun Ouiahiak eta Aljeriaren jarreraz «nahasketa sortzeko saioak» salatu.

«Zuen bidezko kausari Aljeriak ematen dion sostengua ukitu ezinezko printzipio baten adierazpena da... Herrien autodeterminazioa lortzeko eta Afrikan deskolonizatzeko, zuen borrokaren baitan sendotzen da gure elkartasuna».Abdelazizek, bere aldetik, «bakean interesa duten herrialde guztiei nazioarteko legedia errespetatzen duen aterabide batean parte hartzeko» eskatu eta Baker Planaren balioa berretsi zuen. Joan den astean Aljeriako La Liberte egunkarian hauxe leporatu zien Frantziari eta Espainiari: «Bake plana baztertzen ari dira, zeina NBEren eta nazioartearen 30 urteko lanaren emaitza den». Haren ahotan, Frantzia eta beste herrialde batzuk «presio egiten» ari dira herri sahararraren eta Fronte Polisarioaren gain: «Trena bidetik aterarazteko eta nazioartea bake planetik urruntzeko saioak daude».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.