Zortzi gizonezko eta zazpi emakumezko egongo dira Frantziako Gobernu berrian, bertako iturriek gaur jakinarazi dutenez. Haien artean Barne ministro, Michele Alliot-Marie Donibane Lohizuneko (Lapurdi) auzapez ohia izango da (argazkian). 60 urte ditu eta gaur arte Defentsa ministroa izan da.
Hamabost haietatik hamahiru, UMP alderdikoak edo ingurukoak dira, Nicolas Sarkozy Frantziako presidente berriaren alderdikoak. Beste biak, Bernard Kouchner sozialista (Europako gaiak eta Kanpo harremanak) eta Herve Morin zentrista (Defentsa). Gobernuaren “irekitasuna” esan nahi du bion izendapenak, Sarkozyren ustez.
Kouchnerren izendapena jakitean, "hura dagoeneko ez da alderdiko kidea" esan du François Hollande PSko buruzagiak. Kouchner lehen ere izana da ministro, François Mitterrand eta Lionel Jospin presidente sozialisten garaian. Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko sortzaileetakoa ere bada hura.
Lehen ministroa. François Fillon (UMP, 53 urte).
Ministroak
Ingurumena, Garapena, Antolaketa iraunkorra. Alain Juppe (UMP, 61 urte).
Ekonomia, Finantzak, Enplegua. Jean Louis Borloo (Alderdi Erradikala, 56 urte).
Barne Saila, Itsasoz haraindia, Tokiko kolektibitateak. Michele Alliot-Marie. (UMP, 60 urte).
Europako gaiak, Kanpo harremanak. Bernard Kouchner (PS, 67 urte).
Inmigrazioa, Integrazioa, Identitate nazionala, elkarren arteko garapena. Brice Hortefeux (UMP, 49 urte).
Justizia. Rachida Dati (UMP, 41 urte).
Lana, Gizarte harremanak, Elkartasuna. Xavier Bertrand (UMP, 42 urte).
Hezkuntza. Xavier Darcos (UMP, 59 urte).
Ikerketa, Goi Irakaskuntza. Valerie Pecresse (UMP, 39 urte).
Defentsa. Herve Morin (UDF, 45 urte).
Osasuna, Gazteria, Kirola. Roselyne Bachelot (UMP, 60 urte).
Etxebizitza, Hirigintza. Christine Boutin (UMP, 63 urte).
Laborantza, Arrantza. Christine Lagarde (51 urte).
Kultura, Komunikazioa, Gobernuko bozeramailea. Christine Albanel (51 urte).
Aurrekontua, Kontu publikoak, Funtzio publikoa. Eric Woerth (UMP, 51 urte).
Mundua
Alliot-Marie, Frantziako Barne ministro
Donibane Lohizuneko auzapez ohia Defentsa ministro izan da orain arte. Zortzi gizonezkok eta zazpi emakumezkok osatzen dute gobernu berria. Kouchner sozialistak Kanpo harremanak saila hartu du eta PStik bidali egin dute. Morin zentristak Defentsa hartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu