munDUA

Alliot Marie, Frantziako Justizia ministro orain

Donibane Lohizuneko auzapez ohia Barne ministroa zen. Sarkozyk zortzi aldaketa egin ditu gobernuan.

2009ko ekainaren 24a
12:14
Entzun
Nicolas Sarkozy (UMP) Frantziako presidenteak zortzi aldaketa egin ditu gobernuan eta Michele Alliot Marie orain arteko Barne ministroari kargua aldatu dio: Justizia ministro izendatu du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) auzapez ohi eta UMPko hautetsia. Rachida Datiren lekua hartu dio Justizian. Datik ministro kargua utzi beharra zeukan, europarlamentario aukeratu zutelako ekainaren 7ko hauteskundeetan.

Brice Hortefeux jarri du Barne ministro Sarkozyk. Gizarte Gaietako arduraduna zen Hortefeux.

2007ko maiatzean heldu zen Sarkozy presidente kargura, eta harrezkero gobernuan egin duen hirugarren aldaketa da.

Beste izendapen batzuk: Frederic Mitterrand Kultura ministro, Michel Mercier (Modem alderdiko kidea) Espazio Ruralekoa, Xavier Darcos Gizarte Gaietakoa -Hezkuntzakoa zen-, Luc Chatel Hezkuntzakoa -eutsi egingo dio bozeramaile postuari-, Bruno Le Maire Nekazaritzakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.