Mundua

Altxortegi bulego bat suntsitu dute Kortsikan bart

2007ko abenduaren 17a
17:10
Entzun
Altxortegi bulego baten kontrako atentatua egin dute ezezagun batzuek Kortsikan bart, Bonifacio herrian, eta suntsitu egin dute. Etxean egindako lehergailuarekin egin dute erasoa, goizeko hirurak aldera, Frantziako Poliziak jakinanari duenez. Ez da kalte pertsonalik izan.

Ikerketaren arabera, egileek bulegoan sartu dira lehergailua jartzeko.

Lehengo ostegunean Parisko auzitegiak bizi osoko kartzela zigorra jarri zion Yvan Colonna kortsikar abertzaleari, 1998an Claude Erignac Kortsikako prefeta hil zuelakoan, eta harrezkero atentatu batzuk izan dira irlan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.