Era berean, Uriberen helikopteroa babesten ziihoazen Kolonbiako Armadako helikopteroek gerrillariak bonbardatu zituzten. Eraso horretan FARCeko kiderik hil dutenetz ez dute argitu Kolonbiako Gobernuko iturriek.
Erasoaren ondoren Uribe presidenteak adierazi duenez, gerrillariak "etsita" daude, eta etsipen horrek edozer gauza egitera eramaten ditu.
Kolonbia
Alvaro Uribe Kolonbiako presidentea zeraman helikopteroa tirokatu du FARCek
Alvaro Uribe Kolonbiako presidenteak FARC gerrillaren erasoa jasan zuen atzo arratsean (bart goizaldea Euskal Herrian). Kolonbiako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, Granadan (Kolonbia ipar-ekialdea) lurrartzera zihoan Uriberen helikopteroa, baina FARCeko gerrillariek tirokatu egin zuten lurretik. Itzuli, eta batere arazorik gabe han inguruko Rionegro herrian lurrartu zuen, azkenik, presidentearen helikopteroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu