Egyptair aire konpainiako hegazkin bat bahitu du gizonezko batek, Alexandriatik atera eta minutu gutxira. Airekoak Zipren lur hartu du, Larnacako aireportuan. Zipreko telebista publikoaren arabera, arrazoi pertsonalengatik bahitu du hegazkina gizonezkoak, eta bere emazteari eskutitz bat emateko eskatu du. Larnacan bizi da emaztea.
Airbus A320 motako hegazkina da airekoa, eta, 55 bidaiari eta eskifaiako kideak zeramatzan lurreratzeko unean. Inor ez da zauritu.
[youtube]https://youtu.be/nG7A_SOL65I[/youtube]
The Cyprus Weekly kazetak zabaldu duenez, Zipreko aire eremuan sartutakoan pilotuak lur hartzeko bahimena eskatu du, hegazkina bahituta dagoela jakinarazi ostean. Bahitzailea bakarra zen eta hasieran kontrakoa zabaldu den arren, ez zuen arma eta lehergailurik.
Zipreko Gobernuak larrialdiko bilera egin du. Segurtasun neurri gisara, Larnacako aireportua itxi egin dute agintariek, eta hegaldiak beste aireportuetara desbideratu dituzte.