Turkia

Amaitutzat eman dute gorpuen berreskuratzea Soman

Guztira, 301 gorpu berreskuratu dituztela baieztatu du Turkiako Gobernuak.

Hildako meatzariei errezoan. T. B., EFE
2014ko maiatzaren 17a
10:41
Entzun

Meategi batean izandako akats elektriko baten ondorioz gertatutako eztandak piztu zuen sua Soman, Turkian, astearte gauean. Hasieran 200-300 langile inguru harrapatuta geratu zirela zabaldu zen, baina dezente gehiago izan ziren azkenean: 700dik gora. Hildakoen kopurua minutuz minutu biderkatu zen.

Arratsaldean atera dituzte azken gorpuak Turkiako Gobernuaren arabera. Taner Yildiz Energia ministroak baieztatu duenez, guztira, 301 langile dira hildakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.