MUNDUA

Ameriketako Estatuen Erakundeak babesa adierazi dio Ekuadorri

Erresuma Batuak eskutitz bat igorri du Ekuadorren Londresko enbaxadara, Julian Assange Wikileaks atariaren sortzailearen auziaren inguruko elkarrizketak berriz hasteko eskatzeko. 

2012ko abuztuaren 25a
16:17
Entzun

Ameriketako Estatuen Erakundeak ezohiko bilera bat egin dute bart Assange auzia eztabaidatzeko, eta "babesa eta elkartasuna" adierazi diote Ekuadorri, nahiz eta onartutako testua motz gelditu. Bileran, Londresen mehatxua gaitzetsi eta Assangeren babes politikoaren alde egin du Quitok; baina, AEEk mehatxua ukatu dute eta ez dute babes politikoaren inguruko hitzik esan. 

Bost ordu luzez aritu dira eztabaidan, eta azkenerako "diplomazia egoitzak urratu ezinezkoak direla" adostu dute. Hala ere, ukatu egin dute Erresuma Batuak Ekuadorri mehatxu egin dionik. Bozkaketarik ez da beharrezko izan testua onartzeko; baina, AEBek eta Kanadak euren jarrera azaltzeko oharra gehitu diote testuari. Txosten horretan AEEko Batzorde Iraunkorrak auziaren jarraipena egingo duela adierazten da.  

Ricardo Patiño Ekuadorko kantzilerrak bileran babes politikoaren alde egitea galdegin arrean, testuak ez du gaiaren inguruko aipamenik egiten. AEEko 14 herrialdek onartzen dute babes politikoa. Bi herrialdeetako gobernuei elkarrizketaren bidean lan egiteko eskatzen zaie eta elkarren arteko arazoak konpontzerakoan nazioarteko legedia erreferente izatea. 

Erresuma Batuak eskutitz bat igorri du Ekuadorren Londresko enbaxadara, Julian Assange Wikileaks atariaren sortzailearen auziaren inguruko elkarrizketak berriz hasteko eskatzeko. 

Assange Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan dago. Adierazi du prest dagoela Suediara joateko eta bertako justiziak egozten dizkion sexu delituengatik epaitua izateko, beti ere, Suediak AEBetara estraditatuko ez dutela bermatzen badu. Izan ere, Wikileaksen sortzailearen abokatuek esan dute, hura Suediara bidaliz gero handik AEBetara estraditatzeko eta Guantanamoko espetxera eramateko "benetako arriskua" dagoela. Ezkutuko materiala argitaratzeagatik bizi guztiko espetxe zigorra ezar diezaioke AEBetan. Wikileaksen sortzaileak 627 egun daramatza atxilo —orain bi hilabete sartu zen Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan; aurretik etxean egon da atxiloturik—, eta 630 egun pasa dira Wikileaksen kontrako blokeo ekonomikoa ezarri zutenetik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.