Genero indarkeria

Amina Lawall absolbitu egin du Nigeriako apelazio tribunal islamikoak

Ezkontzatik kanpo haur bat eduki zuela eta, harrikatuta hiltzera zigortu zuen Nigeriako tribunal islamiko batek Amina Lawall iragan martxoan. Gaur ordea, epai horren aurka Lawallek aurkeztutako helegitea ontzat eman du apelazio tribunal islamiko batek, eta absolbitu egin du.

2003ko irailaren 25a
13:56
Entzun
BBC hedabide kate britainiarrak jakinarazi duenez, Amina Lawall emakume nigeriarra absolbitzea erabaki du Katsinako (Nigeria iparraldea) apelazio tribunal islamikoak. Joan den martxoan harrikatuta hiltzera zigortu zuen beste tribunal islamiko batek Amina Lawall, hain zuzen ere, ezkontzatik kanpo haur bat izan zuelako. Aitzitik, ustez harekin sexu harremanak izan zituen gizonezkoa absolbitu egin zuen.

Deula urte batzutatik hona, sharia edo lege islamikoa indarrean dago Nigeriako hainbat estatutan, eta, ondorioz, ezkontzatik kanpoko sexu harremanak gogor zigortzen dira. Batik bat, emakumeak egiten dituzte harreman horien errudun, eta gizonezkoak absolbitu egiten dituzte gehienetan.

Amina Lawallen antzeko beste zenbait kasu izan dira, eta oraingoan bezala, nazioartean elkartasun erreakzio handiak piztu dituzte. Nigeriako Gobernuak presio handiak jaso ditu Lawallen kasuan zigorra bete zedin eragozteko. Amina Lawallek lau seme-alaba ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.