Vueling enpresak gezurtatu egin du Amsterdameko aireportuan bahitutako hegazkin batek lurra hartu duela zioen informazioa. Herbeheretako telebista kate batek adierazi du Malagatik ateratako hegazkin bat bahitu egin dutela eta hegazkinaren barruan zihoazen 183 bidaiariak gatibu zituztela. Gobernuak F-16 ehiza-bonbardariak bidali ditu hegazkinaren atzetik eta Amsterdamen hartu du lurra. Ez da inor atera hegazkin barrutik eta segurtasun indarrek lekua hartu dute. Azkenean, dena hegazkineko pilotuaren eta aireportuko kontrol dorrearen arteko gaizki ulertu bat izan dela adierazi dute.