Protestak herrialde arabiarretan
Anaia Musulmanek Egiptoko gobernu berria gaitzetsi dute
Anaia Musulmanek desadostasuna adierazi dute Hosni Mubarak presidente ohiaren gainbeheraren ondoren Egipton osatu duten gobernu berriarekiko. Alderdiko buru Mohamed al Katatniren iritziz, norbanako independentez osatutako gobernua behar luke, eta ez aurreko legealdiko oposizioko kideak: «Joera politikorik gabeko jendea behar du gobernu berriak». Justizia eta askatasuna, Anaia Musulmanen alderdi berria, osatzeko legezko neurriadministratiboak hartzeko agindua eman diote Katatniri berari. Horrez gainera, poliziek Barne Ministerioko Giza Baliabideetako eremuari su eman diote han jasotzen dituztelakoorain arteko euren historiak, eta horietako asko ustelkeriaz josita daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu