Irudia. Sri Lanka

27 HILDAKO KARTZELAKO LISKARRETAN

2012ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Sri Lankako armadak atzo jakinarazi zuenez, 27 pertsona hil eta 50etik gora zauritu —gehienak presoak— dira herrialdeko espetxe nagusian. Welikada kartzelan (Kolonbo) 4.000 bat preso daude, eta, bertsio ofizialaren arabera, ostiral arratsaldean hasi ziren borrokak, eliteko poliziak ziegetan droga eta sakelako telefono bila sartzean. Poliziei armak kendu, eta erasoka hasi ei ziren presoak. Atzo goizaldean bukatu ziren borrokak. Argazkian, atzean, preso zauriatuak ageri dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.