Herrialde Katalanak

ANCk sinadurak biltzeari ekin dio independentziaren alde

2014ko Via Catalana ekinbidearen barruan, sinadurak biltzen hasi dira ANC Biltzar Nazional Katalaneko boluntarioak. Atxikimendu guztiak jasota, Kataluniako Parlamentura joko dute, eskaera bikoitza egiteko: kontsulta egiteko ahalegin guztiak egin ditzala, edo balizko debeku baten aitzinean, independentzia deklarazio aldebakarra egin dezala.

2014ko urtarrilaren 11
18:06
Entzun

ANCko 3.000 boluntario baino gehiago lanean izanen dira gaur eta bihar, Kataluniako eskualde guztietan independentziaren aldeko sinadurak biltzen. 'Signa un vot' (sina ezazu boto bat) kanpainaren barruan, Kataluniako Parlamentuari bi eskaera egitea da ANCren helburua: alde batetik, azaroko kontsulta subiranista egin ahal izateko aukera guztiak azter ditzala, eta Madrilek erreferenduma debekatuz gero, independentzia aldarrikatu dezala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.