Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren CDU/CSU alderdiak garaipena lortu du atzo egin ziren Alemaniako Legebiltzarreko hauteskundeetan, bozen %33,8 eskuratu ostean. Merkelen alderdiak FDP alderdi liberalarekin (%14,6) izango da gobernuko kide berria eta harekin egingo du koalizioa.
Azken lau urteotan Alderdi Sozialdemokratak (SPD) izan du gobernu kide CDU/CSUk, baina sozialdemokratek atzoko bozetan jasandako porrotaren ostean, -bozen %23 eskuratu dituzte, 2005ean baino 11,2 puntu gutxiago- aldaketa iritsi da Alemaniara.
Alderdi sozialdemokratarekin sortutako aliantzak buruhauste handiak eragin dizkio Merkelen alderdiari, eta aurrera egitea lortu badu ere, ahal dela liberalekin aliantza "naturalagoa" egin nahi zuela adierazi zuten bozen atarian.
mundua
Angela Merkelen alderdia garaile Legebiltzarreko bozetan
Merkelen alderdiak FDP alderdi liberalarekin egingo du koalizioa, sozialdemokraten porrotaren ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu