Ankarako erasoa bere gain hartu du talde kurdu batek
ANKARA. Asteartean Ankaran hiru hildako eragin zituen atentatua bere gain hartu du Kurdistanen Askapenerako Belatzak deituriko talde kurduak. Lehenago Antalya hirian egindako erasoak ere bere gain hartu ditu. «Gobernuaren aurkako gerran, edozein leku da zilegi eraso egiteko», adierazi dute Pirata berri agentziari bidalitako komunikatu batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu