Hilberria. Omar Suleiman

Ankerkeriaren sinboloa

Elixabete EPELDE
2012ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Hosni Mubaraken erregimenaren garaian gizonik boteretsuenetako bat izan zen Omar Suleiman. Hogei urtean zerbitzu sekretuetako —herrialdeko erakunde errepresiboenetako bat— burua izan zen. Erregimeneko beste hainbat kidek ez bezala, justiziari ihes egitea lortu zuen Mubarak agintetik kanporatu ondoren, Egipton oraindik zerbitzu srekretuek duten boterearen adierazle. Atzo hil zen, AEBetan, 76 urte zituela.

Gizon ankerra zela diote harekin tratua izan zutenek. Giza eskubideen erakundeek hainbat lagunen torturak agindu izana leporatzen diote, baita bere eskuekin gutxienez lagun bat torturatzea ere. Mubaraken konfiantzazko gizona zen, eta agintaldiaren azkenetan presidenteorde izendatu zuen, trantsizioa gidatzeko. Izendapenak, baina, herritarrak sutu zituen, Mubaraken aroaren ankerkeria sinbolizatzen baitzuen manifestarientzat, eta protestan jarraitu zuten. Suleimanek berak iragarri zuen 2011ko otsailaren 11n botere guztiak militarren esku geratu zirela.

Presidentetzarako bozetan hautagai gisa aurkeztu, eta irabazteko faborito ere bilakatu zen. Lehiatik kanporatu zuen azkenik Hauteskunde Batzordeak, eta era guztietara saihestu nahi izan zuena gertatu zen azkenik: Anaia Musulmanek irabazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.