Suedia

Anna Lindh Atzerri ministroa hil egin da

Atzo arratsaldean Stockholmeko merkatal gune batean labankadaz erasotu zuten Anna Lindh Atzerri ministroa hil egin da. Besoan, bularrean eta sabelean eragin zizkioten zauriak. Lindh Suediako hiriburuko Karolinska Ospitalera eraman zuten, eta bertan bederatzi ordutako ebakuntza egin zioten. Hala ere, sendagileek adierazi dutenez, Lindhek ezin izan ditu labankadek eragindako barne hemorragiak gainditu.

2003ko irailaren 11
17:47
Entzun
Lindhi labankada batez erasotu zioten atzo arratsaldean Stocholmeneko merkataritza gune ezagun baten erosketak egiten ari zela. Lindh igandean egitekoa den euroaren inguruko erreferendumaren inguruan euroaren aldeko jarrera nabarmena hartu zuen. Suediako lehen ministro Goeran Perssonek euroaren kanpaina bertan behera uztea erabaki du.

Poliziaren ustez, hiltzailea 30 eta 40 urte bitarteko gizonezko bat da, eta erasoaren unean jaka militar bat jazten zuen. Poliziak erasotzaileak erabili zuen labana aurkitu duela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.